Argibideak
Kaixo!
Jarraian, galdetegi txiki bat ikusiko duzu, eta horrek zure ikastetxeko parte-hartze esperientziak hobeto ezagutzen lagunduko digu.
Parte-hartzea hobetzeko, jakin behar dugu zein espaziotan parte har dezakezun, nola eman dezakezun zure iritzia eta adierazi zure ahotsa interesatzen eta eragiten dizkizuten gaietan, nork jasotzen dituen iritzi horiek eta ea aldaketak eta hobekuntzak sortzen dituzten ikastetxean.
Irakurri galderak ondo. Hitz edo esamolde bat ez baduzu ulertzen, galdetu zure irakasleari erantzun aurretik.
Mesedez, erantzun zintzotasun osoz. Ez da azterketa bat eta ez dago erantzun okerrik. Erantzun bakoitzak parte-hartzea bizitzeko modu desberdin bat adierazten du.
Erantzun bakoitzerako, zure pentsamendua ondoen adierazten duen emoji-a aukeratzea eskatuko dizugu.
Ez nago ados
Ez nago ziur
Ados
Erabat ados