Galderak
Julio
Juliok 14 urte dauzka eta gurasoekin eta bi anai-arreba txikiekin batera bizi da. Anaia batek, Ramonek, hamar urte ditu, eta arrebak, Mariak, zortzi. Aitak ez du lanik, ama etxeaz arduratzen da eta beste aldeko bizilagunentzako enkarguren bat egiten du. Juliok oso gustuko du bere itxura zaintzea, kirola egiten du, osasuntsu jaten du eta modan dagoena janzten du. Lagunekin ateratzen denean, guztiari egiten dizkio argazkiak mugikorrarekin, eta sare sozialetara igotzen ditu. Hainbat gaik interesatu eta kezkatzen dute Julio: institutua, parkea, auzoa, lagunak, festak, zer izango den handia denean… Laburbilduz: bere bizitza
1. Anai-arrebetan zaharrena izanda, Julio beti arduratzen da mahaia jartzeaz eta logela jasotzeaz; anai-arrebek, aldiz, ez dute hori egin behar. Hori horrela, zein da Julioren iritzia?
2. Institutuan azaldu diote zer den Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa. Zer da hori?
3. Juliok bideo bat jaso du. Bertan ikus daitezke neska-mutil batzuk ikaskide bati begira barrezka. Zer egin beharko luke Juliok?
4. Julioren gurasoek denbora gutxi igarotzen dute etxean. Ezin diete etxeko lanak egiten lagundu, ezta arazoren bat dutenean ere. Zer iritzi dute Juliok eta bere anai-arrebek?
5. Julioren ikaskide bat aitona-amonekin bizi da, eta inoiz ez ditu gurasoak ikusten. Ikaskideak esan dio triste dagoela, bere gurasoak beste herrialde batean bizi direlako. Hori horrela, zein da Julioren iritzia?
6. Julioren lagun batek kontatu dio irakasleak errieta egiten diola etxeko lanak aurkezten ez dituenean. Berak azaldu dio ezin dituela egin, etxean internet ez dutelako eta gainera daukatendenagailua oso zaharra delako eta ez dabilelako ondo.
7. Institutuan, edateko urik ez dagoen hiri eta herrietan neska-mutilak nola bizi diren azaltzera etorri da elkarte bat. Zer pentsatu du Juliok egoera horri buruz?
8. Lagun batek Juliori galdetu dio ea nola egin dezakeen hura bezainbeste zaindu eta indartsu eta osasuntsu egoteko. Zer erantzungo dio Juliok?
9. Julio bere lagunekin dago parkean eta etorkizunean ikasi nahi dutenari buruz ari dira hizketan. Horietako batzuk diote ikasketak utziko dituztela. Zer pentsatuko du Juliok horri buruz?
10. Mutil berri bat iritsi da institutura gaur. Jolas-orduan, Juliori galdetu dio ea zer egiten duten auzoko mutilek aisialdian. Zer erantzungo dio Juliok?
Noah
Noah-k 16 urte ditu. Amonarekin eta aitarekin bizi da. Bere adineko beste nesken modura, ilusioz eta kezkaz beteta dago. Auzoan gatazkak ugariak dira: lapurretak, borrokak, eztabaidak... Batzuetan, institutuan ere bizi ditu. Noah kalean ibiltzeko beldur da, egoera horietakoren batean nahasten badute
12. Hay una amiga de Noah que hace unas horas de camarera y le pide que trabaje con ella para sacarse un dinero. Eso hace que no tenga tanto tiempo para hacer los deberes. ¿Qué piensa Noah ante esta situación?
13. Noah-k erreportaje batean ikusten du heldu batek haur bat jotzen duela, haurrak kasurik egiten ez diolako. Zer pentsatuko du Noah-k irudi horiek ikustean?
14. Noah-k, institututik irteten denean, maiz, telebistan ikusitako irudien antzekoa (heldu bat haur bat jotzen ikusten du. Egoera horretan, zer egingo du?
15. Noah-ren institutuan, mutil batek beste bati egin dio eraso, eta azken hori ospitalera eraman dute. Noah-ren ustez, zein ondorio jasoko ditu erasotzaileak?
Jolastokian eztabaidatzen eta borrokan ibiltzen diren bi talde daude. Zer egingo du Noah-k egoera horretan?
16. Institutuan, Yemengo gerrari buruz aritu dira. Gerraren ondorioz, 12 milioi pertsonak baino gehiago aldatu dute lekuz herrialde barruan, eta 5,2 errefuxiatuk egin dute alde beste herrialdeetara. Zer pentsatuko du Noah-k informazio hori jaso ondoren?
Carla
Carla DBHko 3. mailan dago eta gelakodezkari izateko aurkeztu du bere burua. Institutuan eta bere ikasgelan gertatzen denaz kezkatzen da. Horregatik, gelako ikaskideek bera hautatu dutedezkari. Carlak gogotsu hartu dudezkari-lana.
17. Carlaren maila bereko ikaskide batek, Fatimak, kontatu dio ikaskide batzuek barre egiten diotela hiyaba daramalako. Zer pentsatuko du Carlak hori entzutean?
18. Tutorearen dokumentu bat jaso du Carlak, baina bere lagunei baino ez die erakutsi. Beste ikaskideak ohartu direnean, tutorearengana joan dira kexatzera. Zer gertatu beharko litzateke?
19. Carla eta ikaskideek ikasturteko egutegia eskatu diote tutoreari. Hark ez die jaramonik egin eta ez die egutegia pasa. Zer pentsatuko dute Carlak eta ikaskideek?
20. Institutuan, zuzendaritza-taldeak iragarri du ikasleen asanbladakoduak kenduko dituztela, irakasgai batzuetandu gehiago emateko. Zer pentsatuko du Carlak?
21. Carlaren gelak aldaketak proposatu nahi ditu institutuko jolastokirako. Ideia asko dituzte, baina antolatzea behar dute. Carlak tutoreari tutoretza-ordu bat eskatu dio gaiari buruz aritzeko, baina hark ez dio eman. Nola sentituko dira Carla eta bere ikaskideak?
23. Ikaskide batek, Juanek, kontatu dio beste ikaskide batzuek barre egiten diotela, txerririk ez duelako jaten. Zer pentsatuko du Carlak hori entzutean?