Galderak
Paula
Paulak 11 urte dauzka. Bere familiarekin bizi da. Lagunekin jolastea eta gauza asko ikastea gustatzen zaio. Ikusbera da eta ez dakienari buruz galdetzen die irakasleei, familiari edo lagunei. Mutil berri bat etorri da ikasgelara: Abel. Zuzendariak ikasgelara lagundu dio eta ikaskideei azaldu die beste herrialde batetik datorrela.
1. Abel Paularen alboan eseri da. Zer egingo du Paulak?
2. Atsedenaldia da. Paula eta ikaskideak patiora irten dira, baina Abel ikasgelan gelditu da. Zer egingo du Paulak?
3. Jolas-orduan, Abelek Paulari esan dio bere herrialdean haurrek lan egiten dutela, eta ez direla eskolara joaten. Zer pentsatuko du Paulak?
Jantokian, Abel Paularen ondoan esertzen da. Zer egingo du Paulak?
Paula
Daniela Paularen ikaskidea da, eta askotan kontatzen dizkio etxeko kontuak:
4. Danielak kontatu dio Paulari: “Neguan ez zait etxera joatea gustatzen, hotz egiten du eta berokia jantzita eduki behar dut”. Zer pentsatuko du Paulak?
6. Daniela, eskolaren ondoren etxera iristean, beti dago bakarrik: merienda prestatzen du, telebista ikusten du, etxeko lanak egiten ditu eta prestatutakoa afaltzen du. Maiz, oheratzen denean, bere gurasoak ez diraaindik etxera iritsi. Zer pentsatuko du Paulak?
Paula
Paulak egun berezia izan du eskolan.
6. Gaur sukaldaritza osasuntsuari buruzko tailerra egin dute. Zer egingo du Paulak etxera iristen denean?
7. Gaurkoa egun mugitua izan da baina iluntzen ari da eta oheratzeko unea iritsi da. Bihar eskolara joan behar du. Zer egingo du Paulak pijama jantzi ondoren?
David
David-ek 10 urte ditu eta bere lagunen oso laguna da.
8. Egunero, jolasaldian, ikusten ditu hiru haur nagusiek ikaskide bat gogaitzen eta iraintzen dutela. Zer egingo du David-ek?
9. David-en lagun onena Pablo da. Pablo triste dago gaur. David-ek galdetu dio zer gertatzen zaion, Pablorek kamiseta altxatu eta bizkarrean daukan ubeldura erakutsi dio. Marik, amak, Pablo jo du etxera berandu iritsi delako. Pabloren amak Pablorek David-i esan diola jakiten duenean, bere semea oihuka eta irainka hasten da. Zer pentsatuko du David-ek Mariren erreakzioaz?
María
Mariak 10 urte ditu. Lagunei azaldu die lagun berri bat duela. Interneten ezagutu du. Egun batzuetatik hona ari dira hizketan, eta Mariari argazkiak bidaltzeko eskatu dio.
10. Mariak lagunei galdetu die ea zer egin behar duen. Zein izango da, zure ustez, lagunen aholkua?
11. Mariak bere ikasgelako neska bati ipurdia ukitzen diotela ikusi du. Maiz gertatzen da, baina, gustatzen ez bazaio ere, ez du ezer esaten edo egiten. Zer egingo du Mariak?
Carla
Carlak 11 urte dauzka. Ideia bat eduki du, eta ikaskideei azaldu die: Eztabaida-talde bat antolatu nahi du ikastetxean, kezkatzen dituzten gaiei buruz hitz egiten eta eskolan hobetzeko proposamenak egiteko.
12. Carlak eta ikaskide batzuek eztabaida-taldea osatu dute. Hainbat bilera egin dituzte, eta ikastetxerako proposamenak dituzte. Ikastetxeko zuzendariarekin biltzeko eskatu dute. Zer egingo du zuzendariak?
13. Eztabaida-taldeak eskolan nolako jolastokia nahiko lukeen proposatu du. Uda pasa da, ikasturte berria hasi da, eta badakite jolastokian obrak egin dituztela. Zer espero dute Carlak eta besteek?
12. ¿Qué le dicen sus compañeros?
Iván
Ivanek 10 urte ditu. Gurasoak banandu egingo direla entzun die hizketaldi batean. Berak ez zekien ezer, inork ez diolako ezer esan.
15. Albistea egia da eta banandu egingo dira. Egun batzuk beranduago, Ivanen gurasoek galdetuko diote ea norekin nahi duen bizi. Zer egingo du Ivanek?
16. Egun batzuk beranduago, Ivanen gurasoek galdetu diote ea nola sentitzen den, haiek erabakia hartu dutelako. Zer pentsatuko du Ivanek?
Julia.
Juliak 10 urte ditu eta Lehen Hezkuntzako 5. mailan dago aurten.
17.
Oporraldiaren ondoren, Julia eta bere lagunak eskolara itzultzen dira.
Davidek, Juliaren ikaskide bat,ain Marina du izena. Davidek Juliari
azalduko dio aldaketa hau egin nahi izan duela antzinako izenak ez zuelako
dezkatzen bere burua. Zer pentsatuko du Juliak aldaketa berri honetaz?
18. Aitaren Eguna da eta irakasleak bakoitzaren aitari oparitzeko egingo dugun eskulana erakusten digu. Juliak Carlos, gelako mahaikidea, kezkaturik ikusten du. Carlosek Juliari azalduko dio berak bi ama dituela eta ezin izango diola inori eskulan hori oparitu. Zer pensatuko du Juliak?
19. Blancak, Juliaren lagunik onenetako batek, kontatzen dio atzo arratsalde osoa amaren mugikorrarekin jolasean eman zuela. Blancak gauza bera egiteko esan dio Juliari, eta jolasa ezartzeko, arratsalde osoa elkarrekin jokatu ahal izateko. Zer pentsatuko du Juliak?
20. Juliaren etxera gutun bat iritsi da bere izenean, bere lagunik onenetako batek idatzi dio. Juliak jakin gabe aitak irakurri du. Nola sentituko da Julia?
21. Juliaren anaiak, Martinek, eskubaloiko eskolaz kanpoko jardueran lagun berriak egin dituela kontatzen dio. Lagun horiek esaten duten guztia egitera behartzen dute Martin. Martinek uste du lagunak galduko dituela haiek eskatutakoa egiteari uzten badio. Martin oso urduri dago egoera honekin eta ez daki zer egin. Zer esango dio Juliak Martini? Zer pentsatuko du Juliak?